Museoa jendearentzat itxita dago gaur egun. Museoa, Museo Zerbitzuak antolaturiko bisita-kanpainetan bisita daiteke, eta liburutegirako sarbidea publikoa da.
Irailaren 26an, larunbata, eguerdiko 11:30etan, bertso saio berezia Erronkarin, artzintzaren gaiaren inguruan. Saio juntetxean hasi eta herriko gune batzuk zeharkatu ondoren Artzaintza Lurraldeak erakusketa ezagutzeko beta eskainiko du.. Jarduera erabat euskaraz. Aldez aurretik gonbiteak jaso beharko dira Museoko atarian.
Abuztuko 29an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Museoko pieza enblematikoak ezagutzeko bertso saioa. Sarrera librea, edukiera bete arte. Jarduera erabat euskaraz. Aldez aurretik gonbiteak jaso beharko dira Museoko atarian.
Cultur Izan programaren laugarren edizioak tailerrak, kontzertuak, ikuskizunak eta artzaintzari buruzko erakusketa bat programatzen ditu hamaika herritan.
Nafarroako Museo Etnologikoak disko-formako bost hilarri utzi dizkio Azkuna Zentroari Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963) artistaren "Anonimoa" erakusketarako. Erakusketa 2026ko otsailaren 19tik maiatzaren 17ra bisitatu daiteke