Nazioarteko Museoen Eguna 2026 - MEN
Nazioarteko Museoen Eguna 2026
"Museoak mundu zatituz batzen" da datorren maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren leloa.
Hori ospatzeko, Foru Komunitateko 3 museo eta bilduma museografikoek doako sarrera eskainiko dute egun horretan, baita maiatzaren 16, 17 eta18an programatutako jarduera eta ekitaldiak ere. Jarduera eta ekitaldi horiek https://www.museosnavarra.es/eus webgunean kontsulta daitezke.

Nafarroako "Julio Caro Baroja" Etnologia Museoak hiru bisita antolatuko ditu Iñaki Rifaterraren eskutik 16 eta 17an eta Ondare Etnologiko eta Immaterialeko Bulego buruaren eskutik 18an:
· Maiatzaren 16an, 17:30etan, euskaraz.
· Maiatzaren 17an, 12:00etan, gaztelaniaz
· Maiatzaren 18an, 11:00etan, elebidunez
Gehienez 25 lagunentzako lekua izango da bisita bakoitzeko.
Aldez aurretik izena eman beharko da 948 55 35 56 telefonoan edo museo.etnologico.navarra@navarra.es helbide elektronikoan, maiatzaren 16ra arte. Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat, eraikinaren ezaugarriengatik.
DIMen mikro weba.
UNESCOko Webgunean
Prentsa oharra 2025
MNE irratian
SER kateko podcasta

