Cultur-Izan 2024

Musika, dantza eta ahozko adierazpen tradiziozko arte adierazpenen egitaraua

Cultur-Izan programaren helburua Foru Komunitateko musika, dantza eta ahozko adierazpen tradizionalak zaintzea, zabaltzea eta berritzea da.

Esamolde hau gaztelaniazko eta euskarazko hitz joko bat da, eta “Kultura izan” adierazi nahi du: gizakia berez “biokulturala” da; beraz, izan garenaren eta egun garenaren ezagutza ez da ulertzen “sustraiko kultura” kontuan hartu gabe.

Cultur-Izan programaren helburua da Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak zabaltzea eta haien arteko bitartekaritza egitea, guztiak ere kultur ondare immaterialaren elementuak baitira.


 

Bigarren edizioan, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko sektoreko elkarteek ere parte hartu ahal izango dute programan. Hori dela eta, zuen proposamenak bidaltzeko gonbidapena egiten dizuegu, kultura tradizionaleko adierazpen horiei eskainitako jarduerak eta proiektuak egiteko. Honekin batera erantsita parte hartzeko baldintzak eta parte hartu nahi baduzue helarazi behar dizkiguzuen inprimakiak.
Zuen eskura gaude zuen proposamenak jaso eta zalantzak argitzeko, posta elektroniko honetara idatziz edo 680358815 telefonora deituz.
Espero dugu zuen laguntza izatea 2024ko irailean eta urrian Nafarroako musika-adierazpenak lurralde osoan zehar ospatzeko eta zabaltzeko.
 

Proiektuekin parte hartzeko baldintzak 2024ko Cultur_Izan 

 


Harremanetarako: culturIzan@navarra.es

Aurreko edizioak