Jarduerak - MEN

Jarduerak

Bisita gidatuak

Museo Etnologikoak instalazioak ikusteko bisita gidatuen urteko bi kanpaina antolatu ditu. Bisitak Museoen Nazioarteko Egunaren (maiatzaren 18a) eta Ondarearen Europako Jardunaldien (iraila-urria) inguruan egiten dira.

Gomendioak

Ibilbide hauetan bulegoak, liburutegia eta biltokiak bisitatzen dira. Bisita erreserbatzea ezinbestekoa da, onartzen den talde handiena 20 laguneko dela eta. Bisita erreserbatzeko:

Email: museo.etnologico.navarra@navarra.es
Tel.: 948 55 35 56 (astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara).

Museoaren biltokia leku publikoa ez denez, gurpil-aulkiak edo haurrendako aulkitxoak erabiltzen dituztenek trabak aurkituko dituzte sotoan baita lehenengo solairuan ere. Segurtasunarengatik, bisitari bakoitzari NANa erakusteko eskatuko dio.


 

Ereakusketetan parte-hartzea

Museoak bere bildumako piezak beste zentro batzuetako komisariotza-proiektuetarako uzten ditu. Une honetan, herri-erlijiotasunarekin zerikusia duten objektu batzuk Bestelako Liturgiak erakusketaren parte dira.

IKUSI