Dokumental berria: “El Bocal: Nafarroako herri bat Aragoiko Kanal Inperialarentzat”

Fontellas udalerrian dago, Ebro ibaiaren eta ubidearen artean, eta XVIII. mendearen azken herenean sortu zen. Langile-familiak bizi ziren herrixka horretan, eta ehundik gora bizilagun izan zituen garai bikainenean.

Gaur egun, eraikin eta etxebizitzetako batzuk baino ez dira geratzen, bai eta haien distiraz gozatu zuten langileen eta haien senideen oroitzapena ere. Dokumentalean jasotzen diren testigantzak, duela hamarkada gutxi arte El Bocalen bizitza nolakoa izan zen ezagutzeko.


> Prentsa oharra
> Vimeoko bideoa