Kultur Ondare Immateriala - MEN

Kultur Ondare Immateriala kultur adierazpen bizi oro da, esanahi kolektibo partekatuei lotuta eta komunitate batean sustraituta dagoena. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearen, naturarekiko elkarreraginaren eta historiaren arabera, nortasun- eta jarraitutasun-sentimendua emanez eta, horrela, kultura-aniztasunaren eta giza sormenaren errespetua sustatzen lagunduz. Eta bateragarria izan behar du dauden giza eskubideen nazioarteko tresnekin eta komunitate, talde eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren eta garapen iraunkorraren aginduekin.

Ámbitos:

  1. Produkzio-jarduerei, prozesuei eta teknikei buruzko ezagutza tradizionalak
  2. Sinesmenak, jai-errituak eta beste zeremonia-praktika batzuk
  3. Ahozko tradizioa eta hizkuntza-berezitasunak
  4. Antzezpenak, eszenifikazioak, jolasak eta kirol tradizionalak
  5. Musika- eta soinu-adierazpenak
  6. Elikatzeko moduak
  7. Soziabilitate kolektiboko moduak eta erakundeak