Nazioarteko Museoen Eguna 2024

"Hezkuntzarako eta ikerketarako museoak" da datorren maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunaren leloa.


 

Hori ospatzeko, Foru Komunitateko 3 museo eta bilduma museografikoek doako sarrera eskainiko dute egun horretan, baita maiatzaren 18 eta 19an programatutako jarduera eta ekitaldiak ere. Jarduera eta ekitaldi horiek https://www.museosnavarra.es/eus  webgunean kontsulta daitezke. 


Nafarroako Museo Etnologikoko egoitza Merkatondoan. Lizarran


Armairu mugikorren biltegia

Nafarroako "Julio Caro Baroja" Etnologia Museoak bi bisita antolatuko ditu Iñaki Rifaterraren eskutik:

· Maiatzaren 18an, 17:00etan, euskaraz.

· Maiatzaren 19an, 12:00etan, gaztelaniaz

Gehienez 25 lagunentzako lekua izango da bisita bakoitzeko.

Aldez aurretik izena eman beharko da 948 55 35 56 telefonoan edo museo.etnologico.navarra@navarra.es helbide elektronikoan, maiatzaren 17ra arte. Ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat, eraikinaren ezaugarriengatik.


Material sentikorren biltegia

DIMen mikro weba.

 

Prentsa oharra